JAN BAI, BAINA ZER?
Pasaden astean, irratia entzuten ari nintzenean harrituta geratu nintzen. Berrien saioan ziotenez, Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat egin du, eta ikerketa honen arabera gure seme-alaben artean kolesterol tasa, obesitatea, eta osasuna orokorrean, inoiz baino okerragoa da. Egia esanda, sukaldaritzarekin lotuta dauden gauza guztiak asko aldatu dira. Horretaz, euskaldunok ondo eta luze hitz egin dezakegu; betidanik, izugarrizko garrantzia eman baitiogu janariari.Esate baterako, amaren janaria gogora datorkit. Berak, goiz osoan ematen zuen janaria prestatzen, bere amak egiten zuen bezala. Nik , aldiz, ez daukat denborarik ezta lasai jateko ere. Beste bizimodu bat, eta berarekin, beste arazo berriak sortzen dira. Egoera berri honek ekartzen dizkigun arazoak azpimarratzeko nahian, esango nuke kezkagarriena dela zein eragin daukan gure osasunean jaten dugunak. Adibidez, frogatuta dago elikagai batzuk erabiltzea primerakoa dela minbizia sendatzeko, eta beste batzuk, aldiz, justu kontrakoa, hau da, primeran daudela minbizi mota batzuk sortzeko.Hori dela eta, medikuek esaten dute elikadura osasungarria eraman dezagun beharrezkoa dela barazkiak, frutak, lekariak eta halakoak jatea; “dieta mediterranea” delakoa. Horregatik, gure bizimodua, eta batez ere, gure jateko modu berria ; zaila izan arren, aldatu beharko genituzke.Dena den, aldaketa hau ez da erraza izango . Gure ohitura berriak gogor bihurtu dira gure bizitzan eta.Alde batetik, familia osoak etxetik kanpo jaten dugu. Umeek eskolako jantokian jaten dute eta gurasoak, lana – eta, edozein jatetxetan bazkaltzen dugu. Beste aldetik, lehen aipatu dudana “dieta mediterranea” izugarrizko garestia da. Edonork jakin dezake, fruta denda batera joaten zarenean, poltsikoa hutsik geratzen zaizula. Berriz, janari azkarra oso merkea da; dirudienez, jakia zenbat eta txarragoa izan, orduan eta merkeagoa da. Hala dirudi, behintzat, iragarkiak ikusten ditugunean, burger batean euro baten truke gauza pilo bat jan ahal dugu. Osasungarria ez da izango, baina merkea bai; eta gaur bizi garen egoeran, askotan, diruan eta ez osasunean pentsatzen dugu. Edozein modutan ere, iragarkiaz aparte, diruaz aparte eta erosotasunaz aparte; argi eta garbi izan behar dugu gure osasuna zaindu behar dugula eta zaintzeko zer jaten dugun kontuan hartu behar dugu. Hots, zer jaten dugun zainduz, osasuna zainduko dugu. On egin!