Hizkuntzak ikastea
Igandero, edozein egunkaritan agertzen diren lan eskaintzak irakurtzen baditugu, hizkuntzak ikastea beharrezkoa dela konturatzen gara.
Orain dela urte batzuk, inglesa besterik ez zen beharrezkoa lan on bat aurkitzeko. Gaur egun, aldiz, mundu globalizatu honetan merkatua gero eta zabalagoa denez, ingelesa ez da nahikoa. Orain alemaniera, frantsesera eta, batez ere, txinera. Heldu berria, baina azken bolada honetan merkataritzaren eraginagatik hizkuntzarik eskatuena.
Horrela, hizkuntzak ikastera behartuta gaudela ematen du. Baina ez dugu beste obligazio bat izango balitz bezala hartu behar, bestela txarto hasiko ginateke. Argi eta garbi eduki behar dugu zein den gure helburua eta, azken finean, gure onerako izango dela; bidea luzeagoa eta guk hasieran pentsatzen genuen baino zailagoa izango baita.
Izan ere, diru gehiegi ordaindu behar dugu hizkuntza akademietan. Antza denez, batzuentzat hizkuntzak ikastea eta dirua irabaztea elkarrekin joaten dira. Ez hori bakarrik, baizik eta denok ezagutzen dugun bezala, kasu batzuetan dirua desagertu da. Hizkuntza ikasleak kalean geratu dira dirurik gabe eta ikasi duten bakarra ,askotan hizkuntzak ikastea non egiten duzun arabera, ez dela batere fidegarria.
Horretaz gain, diruaz aparte, kontuan hartu behar dugu eman behar dugun denbora luzea izango dela. Puntu honek gaztea zarenean agian ez dauka garrantzi handirik, baina urteak-eta beste ardura batzuk dauzkazunean ( esate baterako, lana edo/eta familia), zeure buruari beste gauza bat egitea proposatzen diozunean, oso ondo pentsatu behar duzu, gauzarik errezena oso konplikatu bihurtzen baita; nik esango nuke ia-ia, ezinezko.
Horregatik, nire ustez hobe da gaztea zarenean hizkuntzak ikastea. Egia esanda, denok bai eskolan, bai institutuan egiten dugu; baina, dirudienez, han ikasten dugunak ez dauka mailarik hizkuntza dakizula bermatzeko. Horri buruz, arduradunei zer dagoen txarto edo ikasketa ereduetan zer aldatu behar den galdera egitea dagokie; arazo larria da hori, urte pilo bat galtzen dugu eta.
Dena dela, nahiz eta garestia izan, denbora gehiegi eman, helburua lortzea zaila ikusi; jakintsu batek esan zuen bezala, "Lanak saria du"; eta beste hizkuntza batzuk jakitearen aberastasuna, hori bai dela saria!
0 comentarios