Beste bidaia bat, ala ez?
Banago hegazkinan, ez dakit zer egiten ari naizen hemen. Nola edo hala, beti tokatzen zait niri. Madrilera joateko esan zidanean ezetz esan behar nion zuzendariari.
Orain beste ikastaro bat egitera eta azken finean, zertarako? Gauzak modu berean egiteko, eta gero nire lankide guztiak nire kontran jartzeko, arduraduna nik ematen baitut.
Baina soldata? Agian nagusiak berak beste ikastaro bat egin beharko du soldatak noizean behin igo behar direla jakiteko.
Horretaz gain, Amaiarena
- Madrilera joaten bazara, nire izeko bizitatzera joan zaitezke. Nik neuk deituko diot zu berarekin afaltzera joateko.
Ezetz esan behar nion, baina segurazki heldu bezain laster izekoren deia jasoko dut elkarrekin egoteko.
Egunen batean, ezetz esango dut. Ez, ez, eta ez, ez zuzendariari, ez Amaiari, ez familiari, ez lankideei, ez guztioi.
- Jaun andreok gerrikoak lotu itzazue, hegazkinak lurra hartuko du
- Ez, ez dut nahi!
Denok niri begira gelditu dira, baina niri bost; oso gustora geratu naiz. Orain EZ behin esanda, lasaiago BAI esaten jarraituko dut. Ala ez?
0 comentarios