Blogia
maiteastigarraga

Bidaiak

Bidaia bat egitea erabakitzen dudanean beti pentsatzen dut zerbait erosoz, bereziz, eta batez ere lasaitasunaz.

Lekua aukeratzea baino lehen, beti informazioa bilatzen dut, ia zeintzuk diren hango ohiturak, egoera, bizimodua ... ustekabeak beste momentu batean nahiago ditut eta.

Ez zait batere gustatzen bidaiak taldeka egitea, artaldea izango bagina bezala, konpainia ondo aukeratuta izan behar da, hau da: nirekin joango den pertsonak konfidantza handikoa izan behar du, momentu batean hara ez naizela joango edo hara bai esateko eta bakoitzak nahi duena egiteko estabaidatu barik.

Eta nire ustez garrantzitsuena, lekuak erosoa izan behar du, gure eguneroko bizitza nahiko "gogorra" baita; edo hobeto esanda neketsua da. Horrexegatik, oporretan gaudenean behintzat ohe on bat edukitzea ondo eta gustora deskantsatzeko.

Dena den, egia esanez momentu honetan edozein lekutara joango nintzateke.

1 comentario

Manul -

Ez dago gaizki pentsatuta! Bizimodu zalapartatsu eta gogorra duenari opor erosoak eta lasaiak komeni zaizkio. Bat nator zurekin.