Blogia
maiteastigarraga

Beldurra

Hamar urte besterik ez nuen, nire lehengusina eta ahizparekin Santurtziko jaietan nengoen, Sardina eguna ospatzen zen.

Bat-batean, ikurrina bat agertu zen eta jendea ikurrinaren atzean manifestazioan.

Nire ahizpak eta nik ez genekien zer gertatzen ari zen, baina lehengusinak hori ikusi zuenean manifestaziora joateko esan zigun.

Momentu batean, jendea korrika eta ohiuka hasi zen. Tiroak entzun genituen. Orduan agertu zen, hamar urterekin benetako beldurra ezagutu nuen.

Gu bazter batean eskutatu ginen, Kapitan Mendizabalen zegoen optikan.

Han egon ginen minutu batzuk, orduak iruditu zitzaizkigun. Dena isilik geratu zenean korrika joan ginen etxera.

Gure ondoan zegoen emakumea hil zuten.

Ni beste egoera batzuetan berriro beldurrarekin topatu naiz; bera, tamalez, ez.

1 comentario

Joseba eta Edorta -

- Egokitasunaren aldetik ongi deritzogu.
- Koherentziaren aldetik beharbada testua zatituegia dago, hala ere, ongi ulertzen da istorioa.
- Kohesioa aztertuz, esaldi laburrak erabili dituzunez argi ulertzen da.
- Akats gramatikalen aldetik, akats bakarra ikusi dugu.