NIRE AMESGAIZTOA
Goizeko zazpi eta erdiak dira. Aurreko trena galdu dut.
Txarto hasi dut eguna, korrika eta presaka azken finean berandu heltzeko.
Gaur, goiz guztietan bezala, betiko aurpegiak ikusten ditut, jendea esnatu barik joaten da lan egitera.
Eskerrak berandu izan arren San Mameseko geltokira ailegatuko garela ordu laurden batean.
Tunelean sartzerakoan altzatu egin naiz, heltzen ari gara eta.
Baina, zer gertatu ote da?
Bat - batean, balaztada baten eraginez, ia, ia erori egin naiz. Trena ez da mugitzen, bakarrik larrialdietako argiak daude.
Orain jendea esnatuta dago eta argi gutxi hauekin ikusten ditudan aurpegiak ez dira oso lasaigarriak. Ez da ezer entzuten eta inor ez da mugitzen, denok egoera mendean dugulako plantak egiten ari baikara.
Gero eta urduriago nago. Hemendik irten nahi dut. Izerditan nago. Goiz osoa egongo gara hemen?
Zarata bat entzun dut. Altzatu egin naiz, gaur trena hartu behar dut.
0 comentarios